Hiru auzotan jarriko da abian urtarrilean. Auzo horietan informazio batzarrak egingo dituzte hilean zehar. Egitasmoaren martxa egokia bada, beste auzoetara zabalduko dute.
Oiartzungo hiru auzotan Torri Gukin egitasmoa abian jarriko du Oiartzungo Udalak, Arraguan, Ergoienen eta Gurutzen Egitasmoaren helburua da erretiratuek haien aisia denbora modu atseginean igarotzea, euren gustuko gauzak eginez. Beste herritarrekin harremana ere bultzatuko da, erretiratuak, edo beste adinetakoak.
Gaur aurkeztu dute ekimena Nekane Martiarena, Torri Gukin programaren suspertzailea izango denak, Pello Aramendi Gizarte-Ongizate zinegotziak,eta Myriam Olaziregi Gizarte-Ongizate teknikariak.
Hori guztia astean behin egiteko aukera izango da, ordu eta erdiz: ordua eta eguna parte hartzaileek adostuko dute, baita zer egin ere. Horrela, 90 minutu horiek tailerrak, hitzaldiak, memoria lantzeko ariketak, askaria, gimnastika ariketa, osasunari buruzko ikastaroak eta bestelakoak egiten balia ditzakete. Taldeek, gehienez, 15 lagunekoak izan behar dute. Horietan egoteko ez da derrigor auzo horietakoa izan beharrik.
Urtarrilean jarriko da martxan egitasmoa, eta urte osoko dinamika izango du (udan eta oporraldi garaian izan ezik). Egitasmoak arrakasta badu, beste auzoetara zabaltzea aztertuko du udalak.
Informazioa eta matrikulazioa
Udalak egitasmoaren berri eman nahi die zuzenean Arragua, Ergoien eta Gurutzeko erretiratuei. Horretarako, batzarrak antolatu ditu hiru auzo horietan. Honakoak dira:
- Arragua: aurkezpen batzarra hilaren 13an egingo dute, 17:00etan, elizako lokalean. Matrikulazioa toki horretan egin behar da, baina hilaren 20 eta 27an 17:00etatik 18:30era.
- Ergoien: aurkezpen batzarra hilaren 14an egingo dute, 17:00etan, Auzokalten. Matrikulazioa Auzokalten egin behar da ere, hilaren 21 et 28an, 17:00etatik 18:30era.
- Gurutze: Hilaren 15ean emango dituzte, batzarrean, egitasmoaren gaineko azalpenak 17:00etan Bizardian. Matrikulatzeko bi egunak hilaren 22 eta 29 dira, 17:00etatik 18:30era, Bizardian ere.