Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaPolitika

Pasaiako Udala: "Balorazio oso positiboa egiten dugu"

Hondakinen bilketa sistema berriaren lehen eguneko balorazioa egin du udalak eta bere "poza" adierazi nahi izan du. Era berean, "pazientziaz" jokatzeko eskatu die herritarrei "zenbait akats detektatu eta zerrendatu" dituztelako. Atez atekoaren aldeko herritar taldea ere "pozik" agertu da sistemarekin eta hautetsiek egindako lana goraipatu du.

olatz mitxelena
Pasaia
2014/10/04
Sistema berriaren lehen hondakin bilketa

Sistema berriaren lehen hondakin bilketa

Pasai San Pedrok eta Trintxerpek hondakin sistema berriari heldu diote dagoeneko eta horren lehen egunean “pozik” agertu da udala: “Balorazio oso positiboa egin nahi dugu, bilketa normaltasunez egin baita”. Lehen gauean ontzi arinak bildu dituzte udal langileek eta udaletik adierazitakoaren arabera, “gauean herrian zehar egin dugun bisitan ikusi dugu sanpedrotar eta trintxerpetar gehienek hondakin-atala ongi bereizita eta bere lekuan utzi dute”. Era berean goizean ireki diren bi garbitxokoen funtzionamendua “egokia” izan dela eta “inolako eragozpenik” sortu ez dela erantsi du. Zenbait herritarrek sistema berria “begi onez” ikusi ez dutela ere onartu du udalak. Hala ere, “herritarrei gure esker ona erakutsi nahi diegu” eta “pazientziaz jokatzeko eskatu behar diegu, zenbait akats detektatu eta zerrendatu baititugu. Datozen egunetan presaren eta lan kargaren ondorioz gertatu diren akats horiek konponduko direla jakinarazi behar dugu”.
Sistema berriaren lehen hondakin bilketa

Sistema berriaren lehen hondakin bilketa

Hori horrela, “lan bikaina” egin dutela eta, udal langileen zein Bizibadiako beharginen jarrera “positiboa” eta “prestutasuna” eskertu nahi izan dituzte udal agintariek. Bukatzeko, %70eko birziklapen tasa gainditzea espero du tokiko gobernuak bilketa sistema berriarekin. Hala ere, %85eko bilketa selektibora iristeko dena prest dutela gaineratu dute. Herritarrek EH Bildu eta Ezker Anitza zoriondu dituzte Atez atekoaren aldeko herritar taldea “pozik” agertu da sistema berriarekin eta EH Bilduren zein Ezker Anitza-IUren hautetsiak zoriontzeaz gain, “erakutsitako ausardia aitortu  nahi diegu”. Izan ere, “ekaitz latzenaren aurrean aurrera egin dute helburua lortu arte, erasoak, irainak eta gezurrez jositako kanpainei tinko aurre eginez”. Hori dela eta, “zoriondu nahi ditugu sistema hau martxan jarri duten  zinegotziak: beraiek ondo egin dutelako, herritarrek ondo egin ahalko dugu”. Pasaiako Udalak “baliabideak” jarri izanaz kontent agertu dira: “Gaurtik aurrera, gure etxeetatik zaborra atera beharrean birziklagarri diren hondakin frakzio guzti guztiak bereizita atera ditzakegu”. Hala, “pozik” daude herritarrak “Pasaia Zero Zabor herrien bidean jarri dugulako”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.