
Hondakinen bilketa sistema berriaren lehen eguneko balorazioa egin du udalak eta bere "poza" adierazi nahi izan du. Era berean, "pazientziaz" jokatzeko eskatu die herritarrei "zenbait akats detektatu eta zerrendatu" dituztelako. Atez atekoaren aldeko herritar taldea ere "pozik" agertu da sistemarekin eta hautetsiek egindako lana goraipatu du.

Mollie Malonen ipuin sinestezina familientzako antzezlana taularatuko dute igandean, hilak 5, Itsas Etxea Auditoriumean. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euro balio du. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Alfonso Diez, Iraitz Lizarraga eta Aitor Fernandino.

Txingudi Korrika herri lasterketa egingo dute gaur, 16:30ean Hendaiatik abiatuta. Irun zeharkatu ondotik Hondarribiko Hondartza kiroldegiko atletismo pistan bukatuko da lasterketa.

HIlabetean behin egingo dituzte tailerrak, Neus Albertos berdintasun teknikariarekin. Emakumeen elkarteak Puntalen duen egoitzan izango da lehen saioa, 16:00etatik aurrera.


Udalbatza zein Berdintasuneko Mahaiko kideak izan dira ekitaldian. Agurra dantzatu diete San Juango arraunlariei, lore sortak eman eta Txomin Garmendiaren bertso batzuk jaso dituzte. Ondoren, mokadutxoa egin dute Ontziolan.
