Egun osoko egitaraua antolatu du Zintzilik irratiak 30 urte bete dituela ospatzeko

Zintzilik irratiak 30 urte
Hiru hamarkada bete dira Zintzilik Irratiak uhinak hartu zituenetik. Irrati libreak jaialdi indartsua antolatu nahi izan du behar moduan ospatzeko eta eguerdian bermuta eta jatekoekin hasi dute egitaraua. Argazkia egin berri dute. gaur egun ari direnak, askok 30 urte bete dituzte Zintziliken, bertan aritutakoak, orain hasiak… Zintzilik Irratiaren historian zer edo zer ekarpen egin duenak leku izan du.
Bazkariak hartuko du txanda orain. Babarrun jatea antolatu dute 80 lagunentzat. Arratsaldean berriz bakarrizketa izango da 17:00etatik aurrera ikasturteko programazioa aurkezteko, Matxura buruan umorezko saioko kideek egingo dute aurkezpen hori. Amaitzeko Zintzilikeko Djak izango dira Arkaitza tabernan 23:00etatik aurrera. Sorpresa eta guzti helduko omen dira, gainera.