20:00etan itzaliko dituzte argiak, eta kandelak piztu, gaur zortzi Zurriolan egingo den mosaikorako deialdia egiteko.
Gure Esku Dagok deituta, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza ikusgarri izango da Herriko Plazan, 20:00etan. Herritarrek egunean zehar erosi dituzten kandelak piztuko dituzte ordu horretan, eta plazako argiak itzalita, datorren larunbatean Donostiako Zurriolako hondartzan egingo den mosaiko erraldoirako deialdia argiztatuko dute. Herriko sentsibilitate eta ideologia askotariko lagunak bilduko dira plazan, “Katalunian eta Eskozian bezala, Euskal Herriak ere erabaki nahi duela aldarrikatzeko”.