Atzo arratsaldean jarri zioten galeoiari aurrealdeko piezarik garrantzitsuenetakoa.
Brankaren instalazio bi fasetan egin zuten, izan ere, branka bi zatiz osatuta baitago eta zati bakoitzak ia bost metro neurtzen du mutur batetik bestera. Lehenik beheko zatia jarri zuten, eta ondoren goikoa. Egituraren zati funtsezko hau jartzeko
Albaolako talde tekniko osoa aritu zen lanean, pisu handiko piezak direlako, eta haien arteko loturak oso sendoak izan behar dutelako. Horrez gain, ontzia alderik alde zeharkatzen duen gilarekin lerrokatu behar da branka, akatsik gabe. Tamaina handiko haritz bereziak erabili behar izan dituzte brankaren bi zatiak osatzeko.
Baleontziaren eraikuntzan garrantzizko urratsa izan zen atzokoa.
San Juan galeoia nolakoa izango den irudikatzea errazagoa izango da aurrerantzean, brankak ontziaren formaren lehen zantzuak begiztatzeko aukera ematen duelako.
Branka oso sendoa izaten da, olatuak ebaki eta ontziaren bidea ireki behar duen pieza delako. Ontzia osatzen duten oholak bertan bukatzen dira eta gainean dituen egiturei eutsi behar die.