Txerri Egunerako izena emateko epea astelehenean zabalduko dute
Astelehenean, azroaren 3an, zabalduko dute Txerri Egunean parte hartzeko izena emateko epea.
Hilaren 3an ahalko dute izena eman Oairtzungo Txerri Eguneko azokan parte hartu nahi duten artisauek. Abenduaren 20an egingo dute Txerri Eguna, eta azoka goizeko ordutegian antolatuko dute. Leku falta dela eta lehenengo izena ematen duten artisauek izango dutela lehentasuna jakinarazi dute antolatzaileek.
Izena ematen dutenek gainera, baldintza bat bete beharko dute, postuetara hurbiltzen den jendearekin harremana euskaraz egingo dutela ziurtatu beharko dute.
Interesdunek helbide honetara bidali beharko dute mezua izena emateko edota Ttu Ttur Elkartearen 943 26 01 82 telefono zenbakira deitu.
