Datorren urterako zerga ordenantza aldatzea, gaurko plenoan eztabaidagai
Besteak beste, Kataluniako igandeko kontsulta hartuko dute hizpide, 19:00etatik aurrera, San Pedroko udal aretoan.
Diru kontuak izango dira gaurko udalbatzarrean eztabaidagai nagusia. Izan ere, EH Bilduk behin behineko onarpena eman nahi baitio datorren urtera begira landu duen zerga ordenantzari. Horrez gain, hainbat kreditu aldaketa proposatuko ditu inbertsio partidak finantzatu ahal izateko.
Eztabaidara plazaratuko diren beste gaien artean daude, baita ere, atez ateakoa, PSE-EEren eskariz, eta Kataluniako igandeko kontsulta EH Bilduk proposatuta.