Herritarrek deialdi ikusgarria egin dute larunbaterako, Gure Esku Dagok deituta
Larunbatean Zurriolara joateko eskatu dute kandelak piztuta; aterkia eta zira lortzeko txartelak Xenpelar kultur dendan eros daitezke 5 euroren truke. http://youtu.be/SFiM40rdff4
Hamarnaka herritarrek erantzun zioten larunbatean Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok egindako deialdiari. 20:00etan puntuan plazako argiak itzali zituzten eta kandelak piztu. Iñaki Labaka kantariak lagun, ordu laurden batez erabakitzeko eskubidearen aldarria egin zuten plazan bildu zirenek. Kantuz eman zioten amaiera ekitaldiari.
Larunbatean Zurriolara taldean joan nahi dutenentzako hiru deialdi luzatu ditu taldeak: 09:00etan oinez joan nahi dutenek; 09:30ean bizikletan joango direnek; 10:00etan autobusez joango direnek. Guztiak zumardian elkartuko dira.
