Udazken kulturala antolatu du Bixi-Bixik lehenbizikoz
Pako Aristi, Petti eta Iñigo Aranbarri gonbidatu dituzte Donibanera
Hiru jarduera antolatu ditu Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak hilabete honetan zehar egingo den I.Udazken Kulturalaren barruan. Hilaren 12an, Pako Aristiren poema errezitala izango da. Urari ostutako poemak errezitatuko ditu Aristik, 20:00etan Victor Hugo etxean.
Hurrengo zita musikala izango da. Petti kantautore beratarrak, hilaren 15ean eskainiko du kontzertua, 20:00etan, Victor Hugon. Kontzerturako sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai.
Azkenik, hilaren 20an hitzaldi solasaldia izango da Iñigo Aranbarrirekin. Aranbarrik, 1766 Matxinada Zapatista bat Gipuzkoan liburuan bildutakoak hartuko ditu hizpide. Liburu aurkezpena Victor Hugon izango dira ere, baina 19:30ean.