Urrian trafikoaren gorakadari eutsi dio Pasaiako Portuak
Iazko urriko datuekin alderatuta azken hilabetean %15 egin du gora portuko trafikoak; guztira, aurtengo hazkundeak, %23, 91 gainditu du.
Azken hilabeteetako joerari jarraituz portuko trafikoak gora jarraitzen du. Portuak jakinarazi duenez, automobilen (%11,28) eta zerealen (%110,22) trafikoan izan diren gorakadak dira bereziki nabarmentzekoak. Arrantzan berreskuratzeko zantzuak igartzen direla diote Portuko iturriek. Zehaztu dutenez, sardinaren harrapaketek eragin dute, batez ere, gorakada.
Urtea bukatzerako, 3,4 milioi tona mugitzea aurreikusi du Portuak, iazko trafikoa %15 edo %20an hobetuz. Iaz 2,4 milioi tona merkantzia igaro ziren Pasaiako portutik.