Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

50.000 euro inbertituko ditu udalak San Pedro Pysbe auzoa hobetzeko

San Pedro Pysbekoa, udalak aurten antolatu duen antzeko bigarren parte hartze prozesua da. Helburua, zein ekipamendu hobetu behar diren erabakitzea da auzotarrekinbatera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2014/11/10
Ainhoa Zabalo

Ainhoa Zabalo

Parte hartze prozesua zabalduko du udalak larunbatean San Pedro Pysbe auzoan. Helburua auzo ekipamenduak hobetzea da, eta horretarako 50.000 euro inbertituko ditu udalak. Auzotarren erantzuna ezinbestekoa dela esan du Ainhoa Zabalok gaur goizean prozesua azaltzeko egin duen agerraldian: “Larunbatean zabalduko dugun parte hartze prozesuan parte hartzera deitzen zaituztet, parte aktiko izatera. Zuen iritziak, iradokizunak edo-eta ekarpenak entzun nahi ditugu, azken finean, zuek ezagutzen duzelako inork baino hobeto auzoa, eta bertan dituzuen beharrak”. Bi bilera egingo ditu udalak 50.000 euroak zertan inbertitu erabaki baino lehen. Larunbatean bertan izango da lehena, 11:00etan musika eskolan, eta  udalak proposamena eramango duela zehaztu du alkateak, “bizilagunen eskaerak aintzat hartuta osatu dugu proposamena, eta besteak beste, atzeko bidea garbitzea eta koskak kentzea; iturria konpontzea, ura iosurtzen delako eta neguan izoztean arazoak eragiten dituelako; plazako zuloak ixtea, zuhaitzek apurtu dutelako zorua; barandak margotzea eta asfaltoa konpontzea proposatuko diegu bizilagunei”. Bizilagunen ekarpenak Larunbateko bilera lau zatitan banatuko dela era azaldu du Zabalok. Sarrera egingo dute eta ostean, udalaren proposamena azalduko diete San Pedro Pysbeko bizilagunei. Auzotarren ekarpenak jasoko dituzte ondoren eta azkenik, balorazioa egingo dute. Horren harira, proposamen zehatzak eramateko eskatu die alkateak bizilagunei, izan ere horiek jasota udal teknikarien eskutan uztiko baitituzte bideragarriak diren aztertzeko. Bigarren bilera hilaren 29an deituko du udalak 11:00etan eta musika eskolan hori ere. Lehnengo bileratik hamabost eguneko epea izango dute udal teknikariek jasotrako ekarpenen bideragarritasuna aztertzeko. bilera horretan gainera, galdeketa egingo du udalak auzotarrek erabaki dezaten proposamen egokiena. Urtebetean, bigarrena Honakoa da udalak urtebetean abaitzen duen mota honetako bigarren parte hartze prozesua. Lehena Altamira auzoan egin zuen eta erantzunarekin “oso pozik” azaldu da Zabalo. Une honetan bertan adostutakoak burutzen ari dela udala zehaztu du, gainera: “parkeak berritu dira, mahai eta aulkiak jarri dira… kasu batzuetan lanak nahi baino gehiago luzatzen badira ere”. Prozesu hauen bidez udalak herritarrekin hartutako konpromisoa berresten duela nabarmendu du bestalde Lezoko alkateak, “herritarrei hitza eta erabakitzeko ahalmena emanez”. Hurrengo parte hartze prozesua Gaintxurizketa auzoan egingo duela udalak ere aurreratu du Zabalok. 2015eko lehenengo lauhilekoan egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.