Arabako lautadari bira ari dira egiten, eta iganerako antolatu dutena, hamalaugarren etapa da.
Aparregitik irten eta handik joango dira Badaiarantz, han Larriaga, Lorritxo y Oteros tontorrak igotzeko; azken tontor hau izango da osatuko duten ibilbidearen punturik garaiena, 1.036 metrorekin. Mandita herrian bukatuko dute ibilbidea, guztira, 17 kilometrokoa.
Interesdunek mendi taldearen
webgunean eskura dezakete informazio gehiago. Izena emateko taldearen elkartera jo behar da, Pasai Antxoko Oarso kalean, ostiralean (hilak 14), 20:00etatik 22:00etara.