Gaur desestaliko dituzte Ikuskako lehiaketan parte hartuko duten erakusleihoak
Herritarrek 17:30etik aurrera ikusi ahal izango dituzte Irungo Kunsthal eskolako ikasleek atondu dituzte erakusleihoak, guztiak zinemaren bueltan.
Erakusleiho guztiak ezagutarazteko asmoz, ibilbidea antolatu du Ikuskak, 17:30ean, Trintxerpeko Euskadi etorbidean dagoen Sonesa dendatik abiatuta. Lehiaketan parte hartzen ari diren establezimendu guztiak bisitatuko dituzte, eta Trintxerpetik igaro ostean, Antxora zuzenduko dira.
Erakusleiho bakoitzean pelikula zehatz bat irudikatu dute ikasleek, eta bezeroek, datozen egunetan, zer filma den asmatzeko aukera izango dute. Lehiaketan parte hartzen ari diren dendatan, postontzi batzuk jarriko dituzte bezeroek beren iritziz dendakoa zein filmari egiten dion erreferentzia idatz dezan. Asmatzaileen artean zozketak egingo ditu Laurak Batek, herriko merkatari eta ostalarien elkarteak.