Hilaren 22an (larunbata da), 17:00etan, Olentzeroren etorrera prestatzeko bilera berri bat egingo dute udaletxeko bilera gelan. Deialdi zabala da, edonork egin dezake ekarpena, “Olentzeroren Laguntzaileak taldea handitu nahian ari gara, horregatik egingo dugu bilera irekia”.
Batzarrera joan ezin dutenek, eta gaiarekiko interesa dutenek, badute informazioa lortzeko aukera. Laguntzaileek bileran esaten denaren berri emango dute
Oiartzungo Udaleko webgunearen elkarteen txokoaren gunean.