Gaur, haur eta nerabeen aldeko jarduerak Antxon izango dira
Ipuinak, dantza emanaldia, eta antzerkia antolatu dituzte.
17:00etatik aurrera, Dar-dar taldeak zuzenduta ipuinak kontatuko dizkiete ludotekan 4 eta 8 urte arteko haurrei; aniztasunaren gaia jorratuko dute ipuinetan. 18:00etatik aurrera, berriz, Alkartasuna dantza taldeko txikien emanaldia izango da Gure Zumardian eta, azkenik, 18:30ean, Zertan ari gara? gaztetxoentzako antzerkia kultur etxean. 12 urtetik aurrerako narabeentzako lana da.
Bihar nazioartean ospatuko den Haur eta Nerabeen eskubideen aldeko egunaren harira antolatutako jarduerak dira. Bihar eta etzi ere izango dira antzeko jarduerak, San Pedron eta Trintxerpen, hurrenez hurren.