Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Reyes Carrere: "Kirola lehia baino askoz ere gehiago da"

Eskola Kirola programaren filosofiarekin bat egin du eskubaloi jokalari eta prestatzaile ohiak; tekniketatik eta taktiketatik harago, "kirol legez jokatzen" irakastea funtsezkoa dela iritzi dio kirolari errenteriarrak.

olatz mitxelena
Pasaia
2014/11/19
Gaur goizean egin ditu aipatu adierazpenak Reyes Carreresek, Albaolako Itsas Faktorian, Eskola Kirola programaren 2014-2015 ikasturteko datuak ezagutzera emateko antolatu duten prentsaurrekoan. Carrererekin  batera bertan izan dira Oarsoaldeako lau kirol zinegotziak. Pasaiako zinegotzi Miguel Mari Torreak esan duenez, Eskola Kirola jarraitzen du izaten eskola orduz kanpo aktibitate nagusia 8 eta 12 urte arteko ikasleen artean. Adin tarte horretan 2.457 ikasle daude eskolatuak Oarsoaldean, eta horietatik 1.480k egiten dute Eskola Kirola, hau da, erdiak baino gehiago (%54). Aurtengo datuen berri Errenteriako kirol zinegotzi Unai Unsuainek eman ditu. Zehaztu duenez, aurten 137 talde osatu dituzte –iaz baino lau talde gehiago– eta horien prestaketan 83 entrenatzaile ari dira. Errenteria-Oreretan 77 talde daude; 24 Oiartzunen; 25 Pasaian eta 11 Lezon. Nesken parte hartzea gora Urtetik urtera, eta poliki bada ere, gora ari da Eskola Kirolean parte hartzen duten nesken kopurua. Parte-hartzaileen %40 dira neskak, eta %65 mutilak. Entrenatzen ere bada aldea; 65 mutil ari dira prestatzaile eta 18 neska. Erronka handiena, baina, kirolean trebatzen hasten diren neska horiek guztiak gerora kirola egiteari ez uztea da, hori baita gaur gaurkoz joera nagusia. Zentzu horretan Reyes Carreresek neska gazteei zuzendu zaie: “Segi kalera, jarraitu kirola egiten, eta aditzera eman zuen nortasuna, gogor”. Izan ere, Carreresentzat “kirola lehia eta osasuna baino zerbait gehiago da. Adierazpide bat, bakoitza zer den eta nolakoa den adierazteko modua”. Bide horretan aurrera egitera animatu ditu neskak. Bide beretik, oso garrantzitsutzat jo du txikitan kirol asko probatzeko aukera sustatzeari, horrek gerora igartzen delakoan: “Goi mailara iristen diren kirolariak askoz hobeak dira baldin eta lehendik kirol jarduera asko praktikatu badituzte”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.