Santa Zezilia ospatzeko zita bikoitza, igandean, Trintxerpen
Eguerdian Illunbe Musika Bandaren kontzertua izango da Serafin Esnaola plazan, eta arratsean kontzertu korala Karmengo Amaren parrokian.
Santa Zezilia iristearekin batera musikaz bete dira kaleak. Igandean, Trintxerpen, bi kontzertu izango dira. Lehena, 13:00etan, Ilunbe Musika Bandaren eskutik. Fran Berraren zuzendaritzapean, besteak beste, Manciniren, eta Beobideren piezak interpretatuko dituzte Serafin Esnaola plazan.
Arratsaldean, berriz, abesbatza gazteen txanda izango da. Saioa Ruizek eta Imanol Elizasuk zuzenduta, Pasaia Txiki, Pasaia Txikitxoak, Pasaitxo, San Luis Abesbatza, Illumbe eta Ibaiertz Abesbatza, Pasaia Gazte Abesbatza eta Pasaia Abesbatza koruek kantatuko dute Karmengo Amaren parrokian, 18:00etatik aurrera.