Merkataritza euskalduntzeko planaren barruan antolatu du zozketa Lezoko Udalak.
Begoña Goldazarena, Arantxa Genua, Aintzane del Rio eta Mikel Esnaolak irabazi dute merkataritza euskalduntzeko planaren barruan udalak Zubitxo janari denda, Ximak ilea apaindegia, Lezotarrak taberna eta Sagar Zulo jatetxeko bezeroen artean zozkatu duen 125 euroko erosketa saskia. Goldazarenak Zubitxo janari dendako otarra irabazi du; Genuak, Ximak ileapaindegian ilea moztu, tindatu eta orrazteko opari txekea eta ile apaindegiko hainbat produktu; Del Riok Lezotarrak tabernako saskia; eta Esnaolak Sagar Zulo jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria egiteko opari txartela.
Merkataritzan euskara sustatu
350 lezoarrek hartu dute parte merkataritzan euskara sustatzeko kanpainan eta pozik azaldu da udala erantzunarekin. Merkatariekin egiten den ikastaroaren helburua, egunerokoan bezeroekin izaten den gutxieneko komunikazioa euskaraz egin ahal izateko baliabideak eskaintzea da. Ikasturte honetan ekimenarekin jarraituko dutela aurreratu badute ere, zehaztu gabe dagoela ikastaroa hasteko data gaineratu dute arduradunek.