Hilaren 25 izango da azken eguna postua jartzeko baimena eskatzeko.
Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute hirugarrenez hilaren 29an eta bertan salmenta postuak jarri nahi dituzten herritarrek hilaren 25era arte izango dutela izena emateko aukera jakinarazi du udalak. Etxean dituzten bigarren eskuko objetuak saltzeko aukera izango dute postuetan: arropak, tresnak, liburuak… Baldintza bakarra, produktuak erabilgarri egotea da.
“Eskaera egiten duten lezoarrek salmentarako espazioa izango dute eta udalak oihalezko poltsak banatuko dizkie saltzen dituzten produktuak bertan sartu eta erosleari emateko”, azaldu dute.
Inetersdunek 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu edo
posta elektronikora mezua bidali behar dute azaroaren 25a baino lehen.
Kartel_azoka-def