Luzuriagako azken batzar erabakitzailea, bihar
15:30ean egingo dute Luzuriaga Herri-Ola prozesuaren barruko azken bilera, kultur etxean.
Bukatzear da Luzuriaga Martxan-ek eta Antxotarrok Historia Mintegiak elkarlanean antolatutako tailerra. Parte-hartzea eta auzolanari buruzko tailerrak egin dituzte, eta besteak beste, aniztasuna eta feminismoa bezalako hizpide hartu, guztiak Luzuriagatik herritarrekin adostu nahi duen proiektuari begira. Lehentasunen inguruan aritu dira eztabaidatzen aurreko batzarretan, eta bihar, azken erabakiak hartzeko txanda izango da. Antxotar guztiak daude gonbidatuta.