Oiartzungo atez atekoaren bulegoa bi astez itxiko dute
Astelehenetik (hilak 24) abenduaren 9ra arte, atez atekoaren informazio bulegoa itxi egingo dute Oiartzunen, oporraldiagatik. Data horietan hondakinen bilketaren gaineko zalantzak dituenak bulegoko doako telefonoa erabil dezake horiek konpontzeko, 900 49 11 11. Altzari eta bolumen handiko hondakinen bilketan nahi duenak telefono horretara deitu behar du ere hori jakinarazteko. Telefonoaren zerbitzu ordutegia honakoa da: 08:30etik, 14:30era.