Heriotzari nola aurre egin aztertzen du dokumentalak; dokumentalaz gain Bidegin elkarteko Txema Ormazabalen solasaldia izango da egun eta toki berean; abenduaren 16an izango da emanaldia, liburutegian.
http://vimeo.com/81083489
“Maite dugun hori hiltzean zer?” galderari erantzuna topatu nahian ekoiztutako dokumentala da
Aulki Hutsak. Iñaki Peñak zuzenduta, profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu lanak, egungo jendartean tabu den gaiari buruzko hausnarketa plazaratuz. Dokumentala lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.
Iñaki Peña medikuak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako
Aulki Hutsak dokumentala oso harrera ona izaten ari da. Adituen esanetan, “heriotza eta dolu prozesuaz hitz egiteko eta ulertzeko erreminta oso aproposa da”, eta orain arte zentzu horretan zegoen hutsuneari erantzuten diola iritzi diote.
Dokumentalaren emanaldia, abenduaren 16an izango da, San Pedroko liburutegian. Dokumentalaren ondotik,
Bidegin elkarteko Txema Ormazabalekin solasaldia izango da.