Gaur emango dute Oarsoarrak Euskararen Saria
Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean emango dute V. Oarsoarrak Euskararen Saria. Beheko zerrendan, aurreko urteetako irabazleak daude.
Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean, 19:00etan hasiko da 2014ko Oarsoarrak Euskararen Saria emateko ekitaldia. Bosgarrenez emango du sari hori Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (bertan eskualdeko lau udalen ordezkariak daude), eta jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritzeko baliabidea da. Euskararen Egunaren bueltan ematen dute saria.
Azaleko irudian iazko irabazleak agertzen dira: Banaiz Bagara elkarteak jaso zuen sari nagusia, eta aipamen berezia Mikel Astarlozari egin zioten.