Duintasunaren Martxak Trintxerpe eta Donostia lotu ditu
Hainbat kolektibo eta taldek deitu dute mobilizazio ibiltaria.
Ogia, lana, etxea eta duintasuna aldarrikatzeko martxa egin dute gaur Trintxerpetik Donostiako Bulebarrera. Oarsoaldeko eta Donostialdeko hainbat kolektibok deituta zuten martxa. Gomistegiko biribilgunetik, euripean, atera dira ibiltariak hiriburura, eta han, 12:00etan, ekitaldia egin dute.
Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere egin dituzte horrelako iniziatibak, denak gaur.