Atzo jaso zituzten sariak Hodei Badiola irabazleak, eta Juan Carlos Bayon errenteriarren artean argazki onena atera zuenak.
Hodei Badiola eta Juan Carlos Bayon izan dira aurtengo HITZA-ren Udako Argazki Lehiaketaren irabazleak. Lehenak sari nagusia irabazi du —250 euroko bonoa
Errenteria-Oreretako Valentin argazkilaritza eta bideo dendan baliatzeko—, eta bigarrenak errenteriar batek egindako argazki onenaren saria —50 euroko bonoa Valentinen erabiltzeko—. Atzo eman zitzaizkien sariak biei ala biei, Valentin Foto Bideoa dendako Irati eta Orhi Aizpurua arreba-anaiak bertan zirela.
Irabazleak, nola ez, pozik zeuden esku artean sariaren bonoa zutela. Eta aitortu zuten jada pentsatuta zutela zertan inbertitu jasotako diru kopurua. Ondokoak, haiek lehiaketa irabazteko aurkeztutako argazkiak dira.