Larunbatean jokatu zuten bertsolari gazteen txapelketaren bigarren kanporaketa, eta Maialen Akizu izan zen puntu gehien lortu zituena. Guztira, 217,5 puntu bildu zituen.
Larunbatean jokatu zuten bertsolari gazteen txapelketaren bigarren kanporaketa, eta Maialen Akizu izan zen puntu gehien lortu zituena. Guztira, 217,5 puntu bildu zituen. Aitor Servier eta Arnaitz Lasarte izan ziren, Akizurekin batera, datorren astelehenean jokatuko den finalerako sailkatutako beste bi bertsolariak. Antolatzaileak “gustura” daude Xenpelar Etxean jokatu zen saioarekin, “orohar polita” izan baitzen.

Xenpelar Sariaren bigarren kanporaketa
Aurreko saioan bezala, hauek izan ziren egin zituzten ariketak: ofizioa, hiruna bertso doinu eta neurri librean; ofizioa, hiruna bertso
Iparragirre abila dela doinuarekin; bakarka, puntu bati erantzuna ematen, eta hamarreko txikian hitza emanda bertso bat emanda; kartzelakoa, hiruna bertso zortziko handian. Ion Ansak jarri zizkien gaiak, eta Mikel Lersundik, Iñigo Legorburuk eta Patxi Petrirenak epaitu zizkieten bertsoak. Honakoa da sailkapena, puntuekin:
- Maialen Akizu: 217,5 puntu.
- Aitor Servier 213,5 puntu.
- Arnaitz Lasarte 208,5 puntu.
- Maddi Sarasua 198 puntu.
- Ane Zuazubiskar 194,5 puntu.
- Aratz Igartzabal 186,5 puntu.