
Elorsoro kiroldegiko eremu termoludikoa
Elorsoro kiroldegiak eskaintza berezia egingo du bihartik hasita eremu termoludikoan. Horren arabera, prezio berezian eskuratu ahalko dituzte sarrerak eremu horretarako bazkide helduek bihartik hasi eta urtarrilaren 6a bitartean. 90 minutuko saiorako txartela 7,35 euroan eskuratu ahalko da.
Txartelak bazkideek edo bazkide ez direnek erabili ahalko dituzte datorren urteko maiatzaren 31 arte.