Bihar ospatuko da Euskararen Eguna, eta horren harira, hainbat adierazpen egin ditu Errenteria-Oreretako alkateak. Horrela, gogorarazi du “euskararik gabeko Euskal Herririk ez dagoela”. Ospakizun egunaz gain, “aldarrikapen eguna” izatea nahi du Mendozak, eta “365 egunez luzatu” nahi duela.
Gainera, herritarrei gogorarazi die edozein hizkuntza eskubide urraketa sumatzean,
Behatokiaren eta
Elebideren webguneetara jo dezaketela kexa adierazteko. Gainera, udaletxeko balkoi nagusian
Euskaraz bizi nahi dut leloarekin pankarta jarri dute.