PSE-EEk gazte lokalak arautzea proposatuko du
Mozio bat aurkeztuko du talde sozialistak, "erabiltzaileen segurtasuna bermatu" eta "erabilera bizilagunentzako traba izan ez dadin ziurtatzeko".
Azken hilabetetan udalak gazte lokalei lotutako hainbat kexa jaso dituela jakinarazi du PSE-EEk eta arazoari aurre egiteko arautegi zehatza sortzea proposatuko dute. Izan ere, gazte lokalentzako ordenantzarik ez egoteak irtenbideak bilatzeko orduan oztopo bilakatzen dela uste baitu PSE-EEk.
Gazte lokalen erabilera arautzeko ordenantzak hiru helburu bete beharko lituzkeela uste du PSE-EEk: “gazte lokalek gutxieneko baldintzak biltzea higienea, erosotasuna, segurtasuna eta bizigarritasunaren ikuspegitik; gazteen eta bizilagunen erabileraren kontziliazioa bermatzea, zigor neurri eta neurri zuzentzaileak hartuz, eta erabileratik eratorri daitezkeen erasoak gutxitzea elkarbizitza egokia sustatze aldera”.