
Aurten 150 urte bete ditu Norteko Burdinbideak eta urteurrena aitzakia hartuta inguruko burdinbideei eskaini die aurtengo erakusketa Antxoko historia mintegiak.

Euskaraz bizi nahi dut ardatz hartuta argazki mosaiko interaktiboa eta bideoa ekoitzi dituzte; gaur jai eguna dute ikastolan. http://youtu.be/1YC9sQdS1OI

Mozio bat aurkeztuko du talde sozialistak, "erabiltzaileen segurtasuna bermatu" eta "erabilera bizilagunentzako traba izan ez dadin ziurtatzeko".

Ostiralean, ohiko frakzioaz gain, larunbatean eraman beharreko organikoa ere jasoko dute; astelehenean Garbitxokoak irekita egongo dira, baina ordubete beranduago zabalduko dituzte.

Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Mintzodromoaz gain, arratsaldean haurrentzako karaokea, kalejira eta ekialdia egingo dituzte.