Euskararen aldeko ospakizunek osatu dute aste honetan Donibaneko kultur agenda

Adin guztietako lagunak bildu ziren atzo Prest! eta Bixi-Bixi elkarteek, Kantu Jirak eta Pasaia-Lezo Lizeoak elkarlanean antolatutako jardueratan.

Aste osoan zehar hartu dute toki Donibanen Euskararen Egunaren Nazioarteko Egunari lotutako ospakizunak. Barreterapia tailerra egin zuten lehengo astelehenean, eta atzo, haurrentzako antzezlana, kantu jira eta euskararen aldeko ospakizuna egin zuten plazan. Bihar, azkenik, kontzertua izango da Victor Hugo etxean. 20:00etatik aurrera Andoni Tolosa Morauk eta Andoni Goietxek Arrainentzako himnoak aurkeztuko dituzte. Kontzerturako sarrerak 5 euro balio du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.