Frantzia uzteko agindu diote Julen Mujika presoari

Etzi askatu behar zuten preso sanjuandarra, baina Frantzia uzteko agindua tarteko, baliteke espetxetik erretentzio zentro batera eramatea eta beste hiru bat egunez atxikitzea.

Seysseseko espetxean da Julen Mujika presoa eta etzi askatu behar zuten. Tolosako prefetak, ordea, Frantzia uzteko agindua eman dio. Maritxu Paulus haren abokatuak helegitea jarri du aginduaren kontra, “zentzugabea” dela argudiatuta . Atxilotu aurretik, Ipar Euskal Herrian bizi eta lan egiten zuen Julen Mujikak, eta haren neska-lagunak eta semeak hiritartasun frantsesa dute. Liteekena da, helegitea ebatzi bitartean, atxikitze zentro batera eramatea preso sanjuandarra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.