Ibon Iparragirreren alde gaztainak erreko dituzte Oiartzunen
Larri gaixo dago preso ondarrutarra. Oiartzunen bizi izan zen bolada batez.
Gaztain jatea egingo dute bihar (ostirala, hilak 5) Oiartzunen, Ibon Iparragirreren alde. Larri gaixo dago preso ondarrutarra. Oiartzunen bizi izan zen Iparragirre hainbat denboraz, eta horregatik egosiko dituzte gaztainak herriko plazan 18:00etatik aurrera haren ezagunek nahiz Ondarroatik iritsiko diren lagunek.
Oiartzunen bolada batez bizitzeaz gain, gaztain saltzaile izan zen presoa.