Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Jon Sarasuak hitzaldia emango du asteazkenean kultur aretoan

Jon Sarasuaren hitzaldia ostegunerako zegoen iragarria baina asteazkenera aurreratu dute. Hilaren 10ean izango da kultur aretoan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2014/12/05
Jon Sarasua Jon Sarasua irakasle eta bertsolariak hitzaldia emango du asteazkenean, Gabonetako programazioaren barruan. Hasiera batean ostegunerako zegoen iragarria hitzaldi hori, baina asteazkenera aurreratu dute. Euskararen egoera eta etorkizunari buruko gogoetak hitzaldia Kultura aretoan izango da 19:30etatik aurrera. OARSO BIDASOKO HITZAK Sarasua elkarrizketatu du hitzaldiaren harira.

Jon Sarasua, Irakaslea eta bertsolaria: “Motibazioaren putzuak esploratu behar dira berriro”

Euskararen egoeraz eta haren etorkizunaz hitzaldia emango du Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) irakasle eta bertsolariak Lezon hilaren 10ean, asteazkena, 19:30etik aurrera, Kultur Aretoan. “Malda galantak” dituela euskarak aurrean oraindik argi du. Euskararen egoera eta etorkizunari buruzko gogoetak izenburupean hitzaldia emango duzu Lezon. Zein da euskararen egoera egun? Alde askotatik erantzun liteke. Irudi bat erabiltzearren, Aizkorrira iritsi nahi eta lainopean Urbiara soilik iritsi den ibiltariarena izan liteke gure egoera. Meritu handiko igoera egin dugu azken berrogeita hamar urteotan, tontorrik ez da ageri laino artean, askok uste baino urrunago gaude, eta gorantz edo beherantz egiteko aukerekin. Malda galantak oraindik aurrean. Hiztunpolisa, zure azken liburuan euskalgintzaren gainean azken urteotan egin dituzun hausnarketak bildu dituzu. Debaterako material arriskatu samarra  omen dago… Horrelako liburu batek egin behar duen zerbitzua hori dela iruditzen zait. Hemeretzi kapitulutan gauza asko kabitzen dira, eta ez beti denen gustukoak. Horretarako gaude, ez da epelkerietan ibiltzeko garaia, estrategiak berpentsatu behar dira eta. Zer dagokie herritarrei eta zer erakundeei euskararen egoera hobetzeko? Ezingo dugu zuritu batzuen ezina besteei ardura botaz. Bakoitzari berea dagokio, eta erakundeak esatean ere ezin ditugu erakunde publikoak bakarrik sartu, erakunde mota bakoitzak bere rola bete behar du. ‘Ez omen da praktikoa, ezta modernoa ere euskara…’. Belaunaldi berrien arrazoiak euskara ez erabiltzeko horiek. Nola eragin daiteke aurreiritzi horiek aldatzeko? Belaunaldi berriei entzun ere egin beharko diegu. Hautu edo aukera librearen gizartean bizi gara gauza batzuetan, eta baztertuak izan diren hizkuntzek lantegi zaila daukate. Besteak beste, motibazioaren putzuak esploratu behar dira berriro. Euskararen dentsitate guneak indartzeko beharra aipatzen duzu zure liburuan . Ez naiz dentsitate gune geografikoez ari nagusiki, dentsitate gune funtzionalak aipatzen ditut gehiago. Elebitasun espazioak beharrezko ditugu, baina ez nahiko. Bizirik bai, baina arriskuan dago euskara. Nola atera daiteke arnasestutik? Arnasestuka segi beharko dugu bada pixka batean. Urbiara heltzeko beharrezkoa izan da arnasestua, eta Aizkorrira bidean segitzeko ere, itxura hori dauka. Mendia gustatu behar.          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.