Urdaburu Mendizale Elkarteak irteera antolatu du, Artazatik Lizarragako tunelera. Txangoak Urbasa mendizerra hegotik iparrera zeharkatuko du, Dulantz (1.243) tontorra igota eta erromatar galtzara osoa eginez. Ibilbideak 20,5 kilometroko luzeera eta 850 metroko gainbehera izango du.
Jon Sarasuaren hitzaldia ostegunerako zegoen iragarria baina asteazkenera aurreratu dute. Hilaren 10ean izango da kultur aretoan.
Zuhaitz hori Errenteria-Oreretako landarediarentzako "kaltegarria" dela esan dute. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote horrelako landaketak ez baimentzeko, eta "zurgintzaren lobby pribatuaren esku egon dena bideratu dezala".
Segurtasun arrazoiengatik berrituko dute haurren parkea
Irabazi Errenteriak aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean, bere ildoak aurkeztuz. Programa eratzeko eta hautagaiak aukeratzeko prozesua abiaraziko dute hilaren 13an, Xenpelar Etxean egingo duten batzarra batekin.
Hilaren 13rako egin dute deialdia, 10:00etan, bulegoen eraikina izandakoan.
144 artistek landu dituzte artelana, guztira 288 lan, guztiak 12 cm-trokoak; Aurten estreinakoz ikus entzunezko lanak onartu dituzte, guztiak minutu 1 eta 2 segundoko iraupenekoak.
Burdingintzako produktuen beherakadak eta ongarriarenak eragin dute dezelerazioa; edonola ere, trafikoen goranzko joerari eutsi dio Portuak.
Idazle eta irakasle oreretarrak lehen saiakera liburua argitaratu du Utriusque Vasconiae argitaletxearekin. Idazle iurretarrak 1981 eta 2001 urteen artean argitaratutako obran itsasoak duen presentzia aztertu du Rodriguezek. Itsasoa ez da itsaso soila Sarrionandiaren lanean: Euskal Herriaren gatazka politikoaren sinboloa da.
San Markoko Mankomunitateko datuen arabera, urrian Pasaian jasotako frakzioen %76,6 birzikla daiteke