Idazle eta irakasle oreretarrak lehen saiakera liburua argitaratu du Utriusque Vasconiae argitaletxearekin. Idazle iurretarrak 1981 eta 2001 urteen artean argitaratutako obran itsasoak duen presentzia aztertu du Rodriguezek. Itsasoa ez da itsaso soila Sarrionandiaren lanean: Euskal Herriaren gatazka politikoaren sinboloa da.

Eider Rodriguez
Itsasoarekin zerikusia duten hainbat elementu agertzen dira bere lanean, eta saiakeraren “gailurra” Sarrionandiaren Lagun izoztua da. Idazlearen eleberririk luzeena da, eta bertan itsasoak izotzaren esanahia hartzen du. Saiakeraren bukaeran argituko du oreretarrak izoztutako itsasoa zer den.
Liburu dendetara iritsi aurretik, Durangoko Azokan lortu ahal izango da, Bitarte banaketa etxearen erakusmahaian. Rodriguezek liburua aurkeztuko du astelehenean, Ahotsenean, 13:30etik aurrera.
Obra
Lehen saiakera du
Itsasoa da bide bakarra. Aurretik, Rodriguezek
Eta handik gutxira gaur,
Haragia eta
Katu jendea ipuin liburuak kaleratu ditu. Irene Nemirovskyren
Le bal eleberria itzuli du, eta haurrentzako
Nikoleta eta gaua ipuina idatzi du. EHUko irakaslea da gaur egun.