Artzaintzaren Bidearen 19. etapa egingo dute hilaren 14an
Urdaburu Mendizale Elkarteak irteera antolatu du, Artazatik Lizarragako tunelera. Txangoak Urbasa mendizerra hegotik iparrera zeharkatuko du, Dulantz (1.243) tontorra igota eta erromatar galtzara osoa eginez. Ibilbideak 20,5 kilometroko luzeera eta 850 metroko gainbehera izango du.

Autobusa Errenteria-Oreretatik irtengo da 07:00etan (Iztietan) eta 07:15ean Aritzetako zerbitzugunetik. Izena emateko elkartearen egoitzatik pasatu beharko da, edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu, astearte eta ostegunetan 20:00 eta 21:30 bitartean.