Zubitxoko jolas parkea berritzen ari da udala
Segurtasun arrazoiengatik berrituko dute haurren parkea
Zubitxo inguruko haur parkea berritzen ari da udala. Zaharkitua zegoelako eta segurtasun arrazoiengatik ari dira egiten lan horiek, udalaren arabera. Urtarrilerako bukatuko dute eraberritzea. Lanek 15.000 euroko aurrekontua dute.
