Adinekoen erorketak saihesteko aholkuak emango dituzte bihar Aiton Bordan

64 urtetik gorako lezoarrei begira antolatu dute ikastaroa. Doakoa izango da.

Adineko pertsonei zuzendutako ikastaroa emango dute bihar, asteazkena, Aiton Bordan. Udal gizarte zerbitzuek antolatuta, erorketak saihesteko aholuak emango dizkiete 64 urtetik gorako lezoarrei. Doakoa izango da ikastaroa, ez da aurretik izena eman behar eta 18:00etan hasiko da. Gizarte zerbitzuetako eta kiroletako arduradunek emango dute ikastaroa, Osakidetzako eta osasun publikoko erizain eta sendagile baten laguntzarekin. Erorketak saihesteko aholkuekin batera, adineko herritarrentzat udalak ematen dituen laguntza teknikoen gaineko informazioa emango du gizarte zerbitzuetako ordezkariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.