'ErrimakOinetan' ikuskizuna, ostiralean, Azokan

Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk zuzendu dute bertsolaritza eta dantza uztartzen duen ikuskizuna.

Ikuskizuna Unai Elizasuren ideia bat du oinarri, eta Aiert Beobidek gidatu du zuzendaritza artistikoa. Dantzarien artean, Gotzon Poza pasaitarra dago. Bertso saio baten entzule dantzariak jarri dituzte, eta haiengan harilkatzen diren sentipenak oinarri, eraikitzen da ikuskizuna. Pasaian lehen aldiz taularatuko da ErrimakOinetan ikuskizuna, ostiralean, 19:00etan, Antxoko Azokan. Sarrerak 5 euro balio dute eta Mimos, Kamio eta Leunda tabernetan eros daitezke.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.