Marrazketa eta pintura ikastaroa antolatu dute Donibanen

Astelehenetik ostegunera izango dira eskolak, 15:30etik 17:30era.

Urteak dira Donibanen Piedadea Emakume Taldeak Marrazketa eta pintura ikastaroa antolatzen duela, eta datorren urtean ere hala egingo du.  Urtarrilaren 12an hasiko da ikastaroa, eta ekainaren 30era bitartean iraungo du. klaseak astelehenetik ostegunera, egunero izango dira, 15:30etik 17:30era. Aurtengo berritasuna, egoitza izango da. Donibane kaleko lokalean bildu ordez, ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinaren azken pisuan bilduko dira, J.J. Otaegi plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.