'Thrash, ladrones de esperanza' filma erretiratuentzako eskaintzarekin emango dute
Zinema Zabalduz iniziatibaren barruan egingo diete eskaintza herriko jubilatuei, etzi arratsaldean. 18:00etan hasiko da filma, eta hasi baino ordu erdi lehenago kafea eskainiko diete. Sarrera eta kafeak 2,40 euro balioko ditu, Errenteria-Oreretako erretiratuen edozein elkarteko txartela erakutsiz. Salgai daude, dagoeneko, sarrerak.