Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizartea

Ganadu feria handia, Oiartzungo Txerri Egunaren izarra

Madalensoro kanpoan ganadu geria handiaz gozatzeko aukera izango da hilaren 20an. Pilotaleku barruan, berriz, azoka jarriko dute. Herriko kaleetan ere izango da giroa.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2014/12/10
Hilaren 20an, larunbata, egingo dute aurten Oiartzungo Txerri Eguna. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen nahiz tabernarien elkarlanari esker antolatu dute aurten ere jaia, eta berritasun nagusia izango da Madalensoroko plazan egingo den ganadu feria handia. Noski, herrian nahiz Madalensoron ere egongo dira ekitaldiak, askotarikoak gainera. Atzo aurkeztu zuten eguna, plazan. Baserritar jantziarekin agertzeko eskatu zieten herritarrei. “Ganadu feria mundiala” iragarri dute hilaren 20rako. “Oiartzuar prestu batzuek” egindako lanari esker osatu dute feria handia, “aspaldian ez du mereziko lukeen ganadu feria eduki Oiartzunek, baina aurten, feria zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu”. Ganaduaz gain (behiak, zaldiak, behorrak, oiloak, ahuntzak, txerriak…), Arane, Basasoro eta Bordondo baserrietako kideek haur eta gaztetxoen artean baserriko esnea banatuko dute bertan. Noski, txerria ezin falta. 200 kiloko bat ikusteko aukera izango da pilotalekuan. Madalensoro barruan egingo da artisauen azoka, 10:30etik aurrera. Herriko ikastetxeetako kideek ere jarriko dituzte postuak. Bertan, gazta, esku lanak, herriko taldeen materiala, barazki saskiak eta bestelakoak erosteko aukera izango da. Azokan erosketak egiten dituztenen artean Errigorako bi saski zozkatuko dituzte 13:30ean. Eta kaleak ere giroa izango du. Herriko tabernariek ahalegina egingo dute bide horretan, dantzariak, musika eta bestelakoak ez direlako faltako. Hori bakarrik ez, plazako tabernetan pintxo-pote berezia izango da: kontsumizioarekin batera, txistorra pintxo berezia eta zozketa batean parte hartzeko txartela emango dituzte. Honakoa da egunaren egitarau xehetua:
  • 09:00etan, ganadu feria zabalduko dute Madalensoroko plazan.
  • 10:30ean, azoka zabalduko dute Madalensoro pilotalekuan.
  • 11:00etan, dultzaineroak herritik zehar.
  • 11:00-12:00, ikastetxeetako dantzarien saioak herritik zehar.
  • 13:00-14:00, Muxikoak herriko plazan.
  • 13:30ean, Errigorako bi saskiren zozketa Madalensoron.
  • 14:00etan, tabernarien saskiaren zozketa Doneztebe plazan.
  • 14:00etan, azoka itxiko dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.