Larunbatean joko du Bartzelonako taldeak Trintxerpen, eta taldea desegin aurreko azken zuzenekoa izango da; Neke Politikoa talde bilbotarrak joko du beraiekin. http://youtu.be/2BiDmipiW2I
Hiru entsegu antolatu dituzte; gaur, astelehenean eta asteazkenean izango dira, 20:00etatik aurrera, Azokan.
Hilero bezala, anbulatoriora jo behar dute odola emateko prest daudenek, 18:30etik aurrera.
Madalensoro kanpoan ganadu geria handiaz gozatzeko aukera izango da hilaren 20an. Pilotaleku barruan, berriz, azoka jarriko dute. Herriko kaleetan ere izango da giroa.
Atez atekoaren harira, "Arduragabekeria" eta "seriotasun falta" egotzi diote gobernu taldeari, hondakinak biltzeko bi sistemen arteko alderaketa egitean ez duelako kontuan hartu lehen ez zegoela organikoa bereizterik.
Hainbat klasiko eta liburutegien elkarteak egindako hautaketatik e-liburuak irakurtzeko aukera izango da. Gainera, osasunari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu dute, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearekin elkarlanean.
Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Bigarren saria Nahia Bornagoren No sé saltar lanarentzat izan da.
Udalak herritarrei "adi" egoteko eskatu die, eta egin beharreko aldaketak burutu ditzatela.
Ez dute onartu preso pasaitarraren abokatuak aginduaren kontra aurkeztutako helegitea, eta honenbestez datozen egunotan espainiaratuko dutela espero da.