Ez dute onartu preso pasaitarraren abokatuak aginduaren kontra aurkeztutako helegitea, eta honenbestez datozen egunotan espainiaratuko dutela espero da.
Julen Mujikak lurralde frantsesa utzi behar du Okzitaniako Tolosako prefeturaren aginduz, baina ez duenez frantses lurraldean egoteko debekurik, bere familiarekin bizitzera itzultzea izango duela zehaztu du Maritxu Paulus Basurko abokatuak. Bere bikotea eta alaba Ipar Euskal Herrian bizi dira eta biak hiritartasun frantsesa dute. Mujika ere han bizi zen atxilotua izan aurretik.
Lehengo larunbatean aske geratu zen preso pasaitarra, baina Frantzia uzteko agindua tarteko, Seysses-eko espetxetik erretentzio zentro batera eraman zuten, eta han da larunbataz geroztik.
Tolosako prefetak
abenduaren 6an ezarri zion Mujikari lurralde frantsesa uzteko agindua, eta abokatuek neurriaren kontra aurkeztutako errekurtsoa ez dutela onartu jakin zen atzo.
Ni ere banoa kolektiboak “egoera onartezina” dela salatu du eta,
Etxeratek elkarretaratzea deitu du gaurko, Baionako René Casin etxearen aurrean, 18:30ean.
Paulus-Basurko abokatuak adierazi du Julen Mujika datozen egunetan Espainiara eramango dutela, eta ordura arte erretentzio zentroan atxikiko dutela.
2011. urtetik dago preso Julen Mujika. Pasaitarra Gamarten (Nafarroa Behera) egiten zuen lan eta bizia atxilotua izan aurretik.