eLiburutegi zerbitzuarekin bat egingo du Errenteriako Udal Liburutegiak
Hainbat klasiko eta liburutegien elkarteak egindako hautaketatik e-liburuak irakurtzeko aukera izango da. Gainera, osasunari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu dute, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearekin elkarlanean.
- Urtarrilak 12: Sendagaiak ongi erabiltzeko hitzaldia: etxeko botikinak zer duki behar duen, iraungitako edo soberan dauden sendagaien birziklatzea. Nola jarri kolirioa, sudur tantak edo supositorioak. Zatittu edo murtxikatu gabe hartu behar diren sendagaiak. Pages farmaziaren esku (gazteleraz).
- Otsailak 9: Bizimodu osasuntsua izateko aholkuak: zer da dieta orekatua, jarduera fisikoa, tabakoa, alkohola eta drogak ekidin. Iturbe farmaziaren eskutik (euskaraz).
- Martxoak 9: Haurtzaroari buruzko galdera ohikoenak: elikadura, zorriak… Irigoyen farmaziaren eskutik (euskaraz). Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
- Apirilak 13:Gaixotasun kronikoeetan aholku dietetikoak: diabetesa, hiertentsioa, hiperkolesterolemia… Cobreros farmaziaren eskutik (gazteleraz).