Alkartasunak neguko solstizioa ospatuko du, soka dantzarekin
Hiru entsegu antolatu dituzte; gaur, astelehenean eta asteazkenean izango dira, 20:00etatik aurrera, Azokan.
Duela bi urte ekin zion Alkartasuna Dantza Taldeak neguko solstizioa ospatzeari, eta berritasuna ohitura bihurtzeko asmoa agertu dute. Aurten hilaren 20an agurtuko dute negua, Antxoko San Tomas azokarekin bat eginez. Soka dantza egingo dute zumardian, 19:00etan, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere herritarrekin partekatu nahi dute ospakizuna. Hori dela eta parte hartu nahi duen orori soka dantza erakusteko entseguak antolatu dituzte. Gaur egingo dute lehen saioa, eta datorren asteko astelehen eta asteazkenean bilduko dira berriz. Hiru entseguak Azokan izango dira, 20:00etatik aurrera.