Oiartzungo Udalak telebista antenak egokitu behar direla oroitarazi du
Udalak herritarrei "adi" egoteko eskatu die, eta egin beharreko aldaketak burutu ditzatela.
Urtarrilaren 1erako telebistako LTD kanalak aldatu egingo dituzte. Kanal horiek berriz ere sintonizatu behar dira, lehenik antenetan egokitzapenak egin eta gero. Oiartzungo Udalak herritarrei hori oroitarazteaz gain, “adi” egoteko eskatu die oiartzuarrei, aldaketa horiek egin ditzaten.
Herritarrei aholkatu die, gainera, antenetan egokitzapenak egiterakoan antena jartzaile zerbitzu ofizialekin harremanetan jar daitezela komunitateetako nahiz etxeetako arduradunak. ADITEGIren telefonoa (Gipuzkoako Antena Instalatzaileen Elkartea da) erraztu du horretarako: 943 42 39 22.
Espainiako Gobernuaren erabaki baten ondorioz egin behar dira antenako egokitzapen horiek. Errege Dekretu bidez frekuentzia batzuk libre uztea erabaki zuen, komunikazio mugikorrera baliabide gehiago bideratzeko.