Orribakar Literatur Lehiaketaren I. edizioak baditu irabazleak

Orribakar lehiaketako irabazleak13-12-2014. Foto Arizmendi Balorazio positiboa egin du Andreone Liburutegiak I. Orribakar Literatur Lehiaketaren gainean. Izan ere 85 lagunek hartu dute parte maila ezberdinetan. Sariak berriz, atzo arratsaldean bertan banatu zituzten Andreonen. Maila bakoitzean bi irabazle izan dira. A Mailan, (6-7 urte) Elene Telletxea Yarzabalen Herrihandi eta Maddi Artola Sarasolaren Zabarre eta Oroitzene lanak saritu ditu epaimahaiak. B Mailan (8-9 urte), Aimar Aginaga Errasti eta Endika Osa Urkizu izan dira garaileak Adreilu lapurra eta Esku trebeak lanekin, hurrenez hurren. D Mailan (10-11 urte) Ibai Olaziregi Landabururen Txiste laburrak lana eta Sofia Vazquez Arenaren Mirari eta Elurren abenturak izan dira onenak. Araitz Sarasua Zinkunegi eta martin Ruiz Egaña izan dira E Mailako onenak (12-13 urte). beraien lanak berriz, Gehiago ez eta Lezo 1936, hurrenez hurren. F Mailan, azkenik,  (14-15 urte) Amaia Resende Egiluz Aurrera egiteko garaia da lanarekin eta Ilargi Zipitria Sinde Ez nuen ezer, dena onartu nuen arte lanarekin izan dira saridunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.